Enrique Talledo Ruiz | 5 minutu | Kantauri itsasoa, Río de Janeiro, Islas Eólias, Líbano, La Paz, Tarragona, Gran Canaria, Tarifa, Australia, Baja California, Cancún.
* Lan onena salaketa ekologikoarekin (WETSUITCARE saria)
Planetako arazo larrienetako bat plastikoen kutsadura da. Leku batzuetan itsas bizitza ordezkatzen dute. Animalia asko hil egiten dira gizakiak botatako hondakin hauek irentsi ondoren. Gure jokabidea aldatzen ez bada, laster arrainak baino plastiko gehiago egongo da gure ozeanoetan, eta gure osasuna larri kaltetuko da.