Kirol Etxeko hallean, Reale Arenako etxabean, urte amaierara arte eskuragarri, aurreko edizioetako argazki bilduma.
Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak bere azken edizioan urteroko lehiaketan jasotako 24 argazkirekin aurkezten du bere argazki erakusketa. Gipuzkoa osoko hainbat tokitan ospatuko da urte osoan zehar. Horren berri emango dugu gure albisteen atalean.
Gure helburua argazki onenen erakusketa urte osoan zehar ahalik eta egun eta leku gehienetan zabalik izatea da. Erakusketa honek munduko itsaspeko hondorik ikusgarrienetatik garraiatuko gaitu eta espezie bitxi eta deigarrienak erakutsiko dizkigu.