Lasarte-Oria-ko 200 mutil eta neska TXIKIZIKLOarekin itsasoa errespetatzen ikasiko dute
Otsailaren 11ean, astelehena, goizeko 10etan, Landaberri Ikastolako 200 haur inguruk protagonismoa izango dute Lasarte-Oria-ko TXIKIZIKLO edizio berri batekin. Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren barruan egingo diren aktibitateen artean Realeko Urpeko Saileko Jarduerek antolatuta. Jacques Costeau-k esaten zuen bezala “Itsasoa defendatzeko modurik onena maitatzea da, eta ezagutzen ez dena ez da maitatzen”.
Realeko Fundazioaren antolankuntzarekin eta Lasarte-Oria-ko Udaletxea eta Danok Kide Elkartea babesle bezala, ikasleak itsas munduan murgilduko dira proiektatu egingo diren film labur eta itsaspeko munduko profesionalek egingo dituzten hitzaldiekin. Horiek Manuel Lekuona Kultur Etxean garatuko dira, gazteen artean itsasoaren ezagutza eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko asmoz, ozeanoetako plastikoak eta zaborrak gai nagusi gisa hartuta.
Hitzaldia Maite Erauskin eta Elsa Cuende-ren eskuetan izango da, AZTI Tecnalia taldeko biologo adituak. Haiek forma atsegin eta moldagarri batean 6 eta 8 urte arteko entzuleei, gure itsasoetan gertatzen ari den guztia eta egoera hobetzeko nola jokatu behar dugun erakutsiko diete.

Iruzkinak
Zure iruzkina idatzi