Felipe Ravina Olivares. 4 minutu. Kanariar Uharteak.
Kazoiak (Mustelus mustelus) marrazo espezie ezaguna dira Kanarietan; izan ere, historikoki artxipelagoan arrantzatu izan dira, gero supermerkatu eta jatetxeetan "tollo" gisa kontsumitzeko. Uharteetan ohikoak diren arren, zailak dira filmatzen eta argazkiak ateratzen, herabetasunagatik, eta, beraz, ez dago espezie horri buruzko dokumentu bisual askorik. Hala ere, azken urte honetan Kanarietan grabatu diren kazoi kontzentrazio handienak filmatzea lortu da, bai eme ernalduena (film laburraren lehen zatia), bai kume jaioberriena (bigarren zatia).