Egilearen jatorria: Austria. Grabatzeko lekua: Filipinak. Iraupena: 3 minutu
EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA, kalitateagatik eta edertasunagatik
Bazen behin herri misteriotsu bat, modu baketsuan bizi zena eta ozeanoaren sakonean ezkutatzen zena, gure planeta urdinaren beste aldean. Beste mundu bateko izakiak ziruditen. Haietako batzuk beren edertasunaz oso kontziente ziren bitartean, beste izaki batzuek bizitza erretiratua zeramaten, gutxi batzuek bakarrik ikus zezaketena. Hain indartsu sentiarazten zituena elkarrekiko maitasuna eta bake iraunkorrean bizitzeko gogoa ziren. Baina mundu ideal eder horrek arrisku handia zuen: indar ilunak sortzen ari ziren, lur zati oparo hori suntsitu nahi zutenak, beren izakiak esklabo bihurtuz. Baina etsai hauek biziki korazatuak eta hortzetaraino armatuak zeuden. Gudari korazatuak gero eta hurbilago zeuden, eta etsaien esploratzaileak jada kokaturik zeuden. Borroka saihestezina zirudien. Baina azkenean maitasunak eta ontasunak irabazten dute beti. Gizakiek ez badituzte izaki zoragarri horiek guztiak akabatzen, bizirik iraungo dute eta zoriontsu biziko dira gure planeta urdinaren sakonean.