Felipe Ravina Olivares. 3 minutu. Kanariar Uharteak.
Gazte-lanik onenari BARCO MUSEO ECOACTIVO MATER saria.
Duela gutxi, Kanarietako Parlamentuan adierazpen batzuk egin zituzten, sebadalak "azpiegitura berriak eraikitzeko eragozpentzat" joz. Kanariar Uharteetan grabatutako film labur honek ozeanoentzat berebiziko garrantzia duten ekosistema horien edertasuna erakusten du, lurreko basoek baino 4 aldiz karbono dioxido gehiago hartzen baitute, klima aldaketa arinduz. Gainera, oxigenoa ekoizten dute, substratua finkatzen dute eta arrantza-intereseko espezie ugarirentzako hazkuntza-leku gisa balio dute, bai eta galtzeko arriskuan dauden espezieentzako elikatze-lekurako ere, hala nola aingerotea edo dortoka berdea. Marta Gil apneista eta itsaspeko ereduarekin batera egindako lan honen helburua da herritarrak kontzientziatzea gure kostaldean oraindik dauden naturagune urriak babestearen garrantziaz, natura babestea baita gure biziraupena bermatzeko dugun modu bakarra.