Aurten, berriz ere, Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinemaldiaren antolatzaileon poza adierazi nahi dugu aurkeztutako lanengatik. Urtez urte handituz doalako, bai lanen kopurua, baita horien kalitatea ere.
Guztira 70 lan jaso ditugu, argazki bilduma, laburmetraje eta dokumentalen artean; denak kalitate apartekoak, gainera. Mundu osoko herrialde ugaritan egindako lan horiek itzuli, bikoiztu edota subtitulatzeari ekin diogu, ulermena errazteko helburuaz . Horrela, CIMASUBeko ikus-entzuleek erosoago gozatuko dituzte.
Italia, Colombia, Cuba, Canada, Mexiko, Hungaria eta abarretik ailegatzen ari zaizkigu lan pila bat. Hori dela eta, aldi berean, munduari bira egin diezaiokegu itsas-hondo ederrenak zeharkatuz, hau da, Maldivas, Indonesia, Filipinas, Egipto, Sudán, Azores, Costa Rica…; eta, zer esanik ez, gure Kantauri Itsasoa eta beste kostaldeak, hain zuzen ere, Mediterraneo Itsasoa eta uharte guztiak.
Datorren astetik aurrera, kategoria desberdinetako irabazleen sari-zerrenda argitaratuko dugu. Horretaz gain, proiekzio eta ponentzien ordutegien egitarau ofiziala kaleratuko dugu.
Itsaspeko bidaia zoragarri hau egitera gonbidatzen zaituztegu, Donostian, Antzoki Zaharrean, egun hauetan: azaroaren 16, 17 eta 18an, 18:00etatik 21:00etara.
Itzulpenak Iñigo Sekok egin ditu.

Iruzkinak
Zure iruzkina idatzi