Alex del Olmo eta Lidia Mártinez-Seara. 3 minutu. Indonesia.
"Bird 's Head" "out of the Black & into the Blue" telesailaren hamaseigarren kapitulua da. Bird 's Head penintsula Ginea Berriaren ipar-mendebalderaino eta Papua Mendebaldearen zati handi bateraino hedatzen da. Itsas biodibertsitatearen epizentroa da. 225.000 kilometro karratu baino gehiago ditu, eta "urpekaritzaren paradisua" izenez ezagutzen da. Hemen ur azpian imajina dezakegun guztia aurki dezakegu, eta agian gehiago... Manta ozeanikoak eta arrezifezkoak, marrazo baleak, arrain-banku ezberdinetako taldeak, koral gogor eta bigunezko lorategi harrigarriak, eta, jakina, izaki bitxi eta ñimiñoak ere bai.
Beste sari batzuk: Lens Beyond The Ocean Nazioarteko Jaialdiaren lehen saria.