Egilearen jatorria: Espainia.
Grabazio lekua: Raja Ampat, Alor, Banda Sea, Flores, Triton Bay, Komodo, Borneo, Bali, Romblon, Dauin.
Iraupena: 13 minutu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Saria: BRONTZEZKO BARANDA film laburren kategorian.
Eboluzioaren punturen batean, nudibrankioek babestu egiten zituen maskorra galdu zuten, eta horrekin batera, ezkutatzeko aukera ere bai. Harrezkero, azala agerian dutela bizi dira: arnas sistema erakusten dute, pozoia lapurtzen diete harrapakinei beren burua defendatzeko, eta argia ere lapurtzen dute. Dokumental honek bere anatomia eta erreprodukzioa zeharkatzen ditu bihotz ikusgarri batean zehar, babesik gabe taupadaka, gainerako guztia laburbiltzen duen irudi bat. Indonesian eta Filipinetan filmatua, Corazón al descubierto planetako izaki bitxienetako baten erretratu intimoa da, eta jada daukaguna hurbilagotik begiratzeko gonbidapena, desagertu aurretik.