Atzo, osteguna, hasi zen planeta osoko itsaso sakon ikusgarrienetara eramango gaituen CIMASUB deitutako hiru eguneko bidai hau. Gure itsaso maiteari egin diezaiokegun onena eta txarrena erakutsiko digu. Gure itsasoa hobeto ezagutzeko aukera emango digun esperientzia eta seguruenik gehiago maiteminduko gaituena. Horrela, agian, behar den bezala errespetatzen hasiko gara.
Atzoko saioan Kodomodo, erraldoien erresuma, bisitatu, Gran Canariako gaueko zorua sentitu, signatidoak ezagutu, gure kostako Kantauri itsasoan sartu eta argia iristen ez den Budapesteko kobazuloetaraino iristea lortu genuen.
250 pertsona baino gehiagok disfrutatu zuten bidai haundi honen lehen zatiarekin Izaskun Suberbiola, Mater Museoaren zuzendariak, aurkeztua.
Pablo J. Garrido-ren “SyngDoc: El desconocido mundo de los Signátidos” lanari dokumental saileko zilarrezko baranda eraman zuen. Galiziatik etorri berria zen proiektuaren koordinatzaile zientifikoak, Miguel Planas Dokotoreak, hartu zuen saria. Horrez gain dokumental motzari Brontzezko baranda Manuel Enrique Garcíaren “Mareas Rojas”-i ere eman zitzaion. Galiziako lurraldera doan eta gaur, ostiarala, ikusi ahal izango dugun beste sari bat.
“Plastic Wars: La amenaza fantasma de los océanos” ponentziarekin gozatu genuen ondoren, AZTI-ko ikertzaile Senior Luis Ferrer eta itsas kontaminazioan aditua den Oihane Cabezas-en eskutik. Bien artean gehienbat itsasoan bukatzen duen sortzen dugun plastikoaren arazoaren larritasuna ikusiagotu ziguten.
Euskal herriko kostaldeko urazpiak barrutik, "Itsas Magalean" lanari esker, ezagutu baina lehenago, Osi Donostialdea sariaren zilarrezko barandi eman zen. José Manuel Ladrón de Guevara-kOSI DONOSTIALDE-ko gerenteak proiektuaren zuzendari Maite Erauski-i. Navegavela-ko Iratxe Elso-k 4 pertsonentzako bela bataiu bat eman zion.
CIMASUBeko lehenengo jardunaldira etorri zareten guztioi eskerrak ematen dizkizuegu. Oraindik sekretu asko gordetzen dituen bidai honekin jarraituko dugu gaurko, ostiraleko, saioan.

Iruzkinak
Zure iruzkina idatzi