2017ko CIMASUBerako lanak aurkezteko epea irekita dago
Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinemaldiko 41. ediziorako lanak aurkezteko epea ireki da, CIMASUB 2017rako hain zuzen (CIMASUB 2017). Gaur eta 2017ko irailaren 15a bitartean bidali ditzakezue argazki, laburmetraje edota dokumentalak, txapelketan parte hartzeko.
Aurten, IZNZko ohiko txapelak, kontxako eskudelak eta garaikurrak emateaz gain, 5.000€ baino gehiago balio duten sariak emango dira. Halaber, Kantauri itsasoaren inguruan lanak egiteko deialdia berriz egingo dugu, eta sari berezi bat eskainiko diegu parte hartzen dutenei.
2017ko IZNZa urriaren 16,17 eta 18an ospatuko dugu, Realaren Itsaspeko Jarduera Sailak antolatua, itsaspeko mundua gerturatu eta ezagutarazteko helburuaz, hain zuzen ere, ikus-entzuneko lanak zabalduz.
Honako baldintza berria bete beharko da aurten: lan guztiak zuzenean gure webgunearen bidez bidali beharko dituzue, bertan deskargatu ahal izango den inprimakia baliatuz. Ez ditugu onartuko bestela jasotako lanak. Horren arrazoia da IZNZ honetan jasotako lanen kudeaketa erraztea eta jendearen parte-hartzea areagotu eta erraztea.
Txapelketaren oinarrietan zehazten dira aurkeztu daitezkeen lanen ezaugarriak eta betebeharreko baldintzak. Hemen klik eginda kontsultatu ditzakezu. Momentuz, gaur arte, lehiaketaren maila desberdinen eta sarien laburpena honakoa da:
ARGAZKI TXAPELKETA
Bost argazkiz osatutako bilduma bat aurkeztu behar da JPEG erako formatuan eta 12 Megapixeleko tamaina minimoaz (gutxi gorabehera 4200 x 2800 pixel). Sariak honakoak izango dira:
5 argazkiz osatutako kolekzio onenari, trofeoa + txapela eta 500€ko saria ematea ezarri dugu, CIMASUBen babesle kopuruaren arabera eman daitezkeen beste sariez gain.
Kantauri itsasoan egindako 5 argazkiz osatutako kolekzio onenari sari berezi bat emango zaio. Irabazleari trofeoa, txapela eta 300€ko sari bate emango zaio.
10 minutuko iraupena gehienez duten laburmetrajeak
Aurten berritasuna dakargu: MP4 erako formatuan eta 4 GBeko gehieneko tamainako artxiboak soilik onartzea erabaki dugu. Sariak honakoak izango dira:
1.ari: urrezko eskudela + txapela + 500 €.
2.ari: zilarrezko eskudela.
3.ari brontzezko eskudela.
Kantauri itsasoan egindako lan onenari sari berezi bat ematea erabaki dugu; trofeoa, txapela eta 250 €, hain zuzen ere.
28 minutuko iraupena gehienez duten laburmetrajeak
MP4 erako formatuan eta 4 GBeko gehieneko tamainako artxiboak soilik onartuko dira. Honako sariak banatuko dira:
1.ari: urrezko eskudela +txapela+ ONDINA sari handia (Indonesian zehar itsas-bidaia bat eta %50eko deskontua bere lagun batentzat).
2.ari zilarrezko eskudela
3.ari brontzezko eskudela
Kantauri itsasoan egindako lan onenari sari berezi bat ematea erabaki dugu: trofeoa, txapela eta 500€
28 minutu baino gehiago irauten duten laburmetrajeak
MP4 erako formatua eta 4 GBeko gehieneko tamaina duten artxiboak soilik onartuko dira. Honako sariak banatuko dira:
1.ari, urrezko eskudela + txapela Realaren fundazioaren sari berezia: 1500€.
2.ari zilarrezko eskudela
3.ari brontzezko eskudela
Kantauri itsasoan egindako dokumental onenari sari berezi bat emango zaio, txapela eta 750€ko saria.
Konfirmatzeko dago Diario Vascok erreportaje onenari emango dion sari berezia.
Mila esker denoi parte hartzeagatik. Zuen lanen kalitateak txundituta utziko gaituela espero dugu, bai antolatzaileei, baita urtero-urtero zuen lanei esker disfrutatzera etortzen diren ikus-entzuleei ere.
Gogoratu, parte hartzerakoan, zuen lanak bidaltzeko, gure webgunean dagoen inprimakiaren bidez egin beharko duzuela.
Itzulpenak Iñigo Sekok egin ditu.

Iruzkinak
Zure iruzkina idatzi