Aurten, berriz ere, Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinemaldiaren antolatzaileon poza adierazi nahi dugu aurkeztutako lanengatik. Urtez urte handituz doalako, bai lanen kopurua, baita horien kalitatea ere.
60 lan baino gehiago jaso ditugu, argazki bilduma, laburmetraje eta dokumentalen artean; denak kalitate apartekoak, gainera, eta hainbat hizkuntzetan ailegatuak.
Alemania, Francia, Inglaterra, Italia, México, Canada, Bélgica, El Salvador, Argentina eta abarretik iristen ari zaizkigu lan pila bat. Hori dela eta, aldi berean, munduari bira egin diezaiokegu itsas-hondo ederrenak zeharkatuz, hau da, Maldivas, Indonesia, Filipinas, Egipto, Sudán, Azores, Costa Rica… eta, zer esanik ez, gure Kantauri Itsasoa eta beste kostaldeak, hain zuzen ere, Mediterraneo Itsasoa eta uharte guztiak.
Datorren astetik aurrera, kategoria desberdinetako irabazleen sari-zerrenda argitaratuko dugu. Horretaz gain, proiekzio eta ponentzien ordutegien egitarau ofiziala kaleratuko dugu.
Itsaspeko bidaia zoragarri hau egitera gonbidatzen zaituztegu, Donostiako Antzoki Zaharrean, hurrengo egunetan: azaroaren 15, 16 eta 17an.

Iruzkinak
Zure iruzkina idatzi