CIMASUBA Salamancaraino -Galinduste- zabalduko da.
Pasa den abuztuaren 24an, 22:00etan, ehun persona baino gehiago hurbildu ziren gure Nazioarteko Itsaspeko Zinemaldira, lehen aldiz Salamancan egon dena, Galindusteko Antzokian hain zuzen ere.
David Sánchez Carretero zuzendariak Real Sozietateko Futbol taldeko Itsaspeko sailak egiten dituen jarduera guztiak aurkeztu zituen, aurten 43 urte betetzen dituen CIMASUBaren nondik norakoak barne.
Bertaratu zirenak gure bisita eskertu zuten, itsaspeko irudigintza sektoreko profesionalek munduko zenbait tokitan egindako lanez gozatzeko aukera emanagatik. Lan hauek joan den azaroan Donostian antolatutako azken lehiaketan aurkeztu ziren.
Galindusteko ekitaldi gehienen kolaboratzaile eta koordinatzaile den Carmen María Briz Hernándezi esker, sortu zen ekimen hau egiteko ideia. Salamancan lehenengo ziklo hau egin ahal izateko, María Moreta alkateordearen eta Rufino González de Miguel zinegotziaren laguntza ere ezinbestekoa izan da. Ekimen amaitzean, egindako lana eskertzeko, hirurek Galindusteko leku adierazgarriak irudikatzen zituzten bi lamina oparitu zizkioten David Sánchezi, Jesús Moretak margotutakoak.
Bestalde, 2019ko CIMASUBeko lehiaketaren edizio berrirako lan berriak aurkezteko epea zabalik dago datorren irailaren 15era arte. Lan-kategoriak, beti bezala, film laburrak, dokumentalak eta argazkiak izango dira. Kategoria bakoitzeko lan onena, salaketa ekologikoa egiten duten lan bereziak eta Kantauri itsasoko onenak sarituz.

Iruzkinak
Zure iruzkina idatzi