2019ko CIMASUB-a lanak bidaltzeko azkeneko egunak dauzkagu.Igande honetan, Irailaren 15ak, Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinemako Zikloaren 423. ediziorako lanak bidaltzeko epea bukatzen da. Beraz, oraindik denbora daukazu zure argazkiak, film laburrak eta dokumentalak bidaltzeko gure lehiaketan parte hartzeko.
Aurten CIMASUBko ohiko txapelak, kontxako eskudelak eta garaikurrak emateaz gain, 15.000€ baino gehiagotan balioztatutako sariak emango dira. Halaber, kantauri itsasoaren inguruan lanak egiteko deialdia berriz egingo dugu eta sari berezi bat eskainiko diegu parte hartzen dutenei. Eta aurten gainera, berritasun bezala, sariak salaketa ekologikoa duten lanei, bai argazki bai bideo lanetan ere.
2019ko CIMASUBa urriaren 14, 15 edota 16an ospatuko dugu, futboleko Real Sozietatearen Itsaspeko Iharduera Sailak antolatua, itsaspeko mundua gerturatu eta ezagutarazteko helburuaz, hain zuzen ere ikus-entzuneko lanak zabaltzearen bidez.
Mila esker denoi parte hartzeagatik. Zuen lanen kalitateak txundituta utziko gaituela espero dugu, bai antolatzaileei, baita urtero-urtero zuen lanei esker disfrutatzera etortzen diren ikusentzuleei ere.

Iruzkinak
Zure iruzkina idatzi