CIMASUB 2025: hiru zinema saio itsasoaren egia ezagutzeko
CIMASUB, Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa, bere 49. edizioarekin eta ozeanoari eskainitako hiru gau biziko zinema programazioarekin iritsiko da. Azaroaren 13an, 14an eta 15ean, edertasun bisuala, salaketa eta ingurumenarekiko konpromisoa uztartzen dituzten film labur eta dokumentalak eskainiko dira Donostiako Antzoki Zaharrean.
Sarrerak doakoak dira eta txarteldegian hartu ahal izango dira egunero 11:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Mundu osoko itsasoetan zehar ibilbide bisuala eskaintzen du, non artea, zientzia eta emozioa olatuen azpian elkartzen diren. Komodo Parke Nazionaleko zeharkalditik, Sonja Bader Komodo Sirens-en, Egiptoraino Jorge Martínez Vazquezen Mar Rojo – Elphinstone, Fury Shoals, Daedalus-ekin, itsas aniztasunari kantu bat eginez hasten da saioa. Ondoren, Suhas Shyamsundarren Of Water and Wonder, ozeanoaren ahalmen sendatzaileari buruzko hausnarketa poetikoa, eta René Heuzeyren Les gardiennes de l 'Océan, baleei itsasoaren zaindari gisa egindako omenaldia. Leandro Blancoren Una vida de pez-ek urpeko biodibertsitatea ospatzen du, eta Weiwei Gaoren Epic Run: A Ritual in the Abyss filmak txipiroien erruna bizitza dantza bihurtzen du. Kantauri itsasotik, Enrique Talledoren SOCAVA: Vida sumergida itsas hondoen balio ekologikoa nabarmentzen du. Miaketak Alexander BenedikenThe Mother of Diamonds.Kimberlite-ekin jarraitzen du, Groenlandiako izotz azpiko odisea bat, eta Clayton Connen Seascape: Underwater Cinematic Collage, Mexikon filmatutako collage sentsorial batekin. Nat Savageen La Costa Quebrada: Naturaleza entre las mareas amaiera emango dio saioari.
Edertasuna, ingurumen-kontzientzia eta emozioa uztartzen dituen lan batzuk biltzen ditu, munduko ozeanoetan barrena egindako bidaia batean. Bingqian Gaoren UnWRECKed emango dio hasiera saioari, erresilientziari eta suntsipena itxaropen bihurtzeko gaitasunari buruzko hausnarketa eginez, eta ondoren Extinction. For a Bowl of Soup, Hendrik eta Claudia Schmittena, Europako marrazo hegalen merkataritzaren aurkako salaketa sendoa. La belleza que aún podemos salvar lanean, José Ramón Castelló Fortetek kantu poetiko bat eskaintzen dio itsas bizitzari eta hura zaintzeko erantzukizunari. Sonja Bader bideogileak Norway, Welcome to the Darknessaurkezten du, iparraldeko ur hotzetan orkekin eta baleekin egindako topaketen esperientzia bisuala, eta Jorge Martínez Vazquezek Maldivetako itsaspeko paradisura eramaten gaitu Dhangethi – Memories from Alif Dhaal lanarekin, itsas aniztasunaren ospakizun musikala. Zientziaren eta ingurumenaren ikuspegitik, Julio Junquera Aparicioren El alga invasora – Rugulopteryx Okamurae lanak espezie exotiko horrek Atlantikoko eta Mediterraneoko ekosistemetan dituen inpaktu larriez ohartarazten du. Un cuento del mar, El Farandulero tinerfarrak, poesia eta salaketa soziala uztartzen ditu Kanarietako urak eta maldivak zeharkatzen dituen kontakizun batean, eta David Galvañ Fernándezen Komodok, berriz, Indonesiako parkeko arrezifeen indarra eta kolorea erakusten ditu. Saioa Nuno Sáren The Island of Giants filmarekin amaituko da. Azoreetan filmatutako dokumental ikusgarria da, eta zientzialariei eta arrantzaleei jarraitzen die balea marrazoen populazio ezezagun baten aurkikuntzan.
Cimasubeko Urrezko Saioak (larunbata, azaroak 15, 19:00etan)
Zikloa amaituko du proposamen zirraragarri eta konprometitu batekin, non zientziak, emozioak eta edertasunak bat egiten duten ozeanoaren defentsan. Olivier Bourgeois eta Emma Petterssonen The First to Fall filmak koralen krisi globalari buruzko premiazko begirada bat ematen dio saioari, planetako arrezife-ekosistemak salbatzeko borrokan ari den zientzialari talde bati jarraituz. Atzetik dator The Tiny Wonders of Anilao. Philippines 2025, Valera Sakhnenkorena, Filipinetako itsas hondoetan bizi diren izaki ñimiñoen fintasuna eta balio ekologikoa erakusten duen bitxi bisuala. Publikoak CIMASUB 2025eko 100 argazki onenen Diaporamaz ere gozatu ahal izango du, mundu osoko itsaspeko argazkilarien talentua eta pasioa laburbiltzen duten irudi zirraragarrien sorta. Alfred Schaschlen Magic Moments lanean, ozeanoa edertasun eta misteriozko agertoki bihurtzen da, ikusezina babesteko beharra gogorarazten duen bidaia poetikoa. Saioa Marco eta Andrea Spinelliren Shark Preyed filmarekin amaituko da. Marrazo haragi eta hegalen merkataritza ezkutuaren errealitatea azaleratzen duen dokumental boteretsua da, inpaktu handiko obra batean ikerketa zientifikoa eta ingurumen salaketa uztartuz.
Gauari amaiera emateko, sari banaketa egingo zaie bertaratutako saridun guztiei, Cimasuben talentuari, kontzientziari eta itsasoarekiko maitasunari omenaldia egiteko.
Hiru gau, itsasoari buruzko hiru begirada: CIMASUB 2025ek ozeanoekiko emozioa, ezagutza eta erantzukizuna uztartzen dituzten istorioetan murgiltzera gonbidatzen ditu hiria eta bisitariak.

Iruzkinak
Zure iruzkina idatzi