Hasi da Txikizikloa, "Txikienei" itsasoa errespetatzen irakatsiko diena
TXIKIZIKLOA aste osoan zehar egingo da gaur, azaroak 16, hasi eta azaroaren 20ra arte. Ekitaldiak (dokumentalak, hitzaldiak, etab.) 10: 00etatik 12: 00etara izango dira Aquariumeko auditoriumean. Txikizikloak zortzigarren edizioa beteko du aurten, eta Real Sociedad Fundazioak parte hartzen duen ekitaldi garrantzitsuetako bat da; izan ere, Txikizikloaren balioak Realak gure sorreratik defendatzen dituen balioak dira.
Txikizikloaren helburua gure haurrak itsasoarekiko eta ingurumenarekiko errespetuan heztea da. Jakintza Ikastola, Katalina Erauso eta Amara Berri ikastetxeetako lehen hezkuntzako 50-70 ikasle inguruk gozatu ahal izango dute ekitaldi berezi honetaz.
Aurten, bertaratutako haur guztien osasun-segurtasuna bereziki zainduz. Egunero ikastetxe bakarreko ikasleak, edukieraren erdia, eskuak garbitzea, maskarak, segurtasun-distantzia, irteerak eta sarrerak, Aquariumera bisita mailakatuak talde txikiekin, etab.
Gaurtik aurrera, haurrek ere izango dute protagonismoa, 'Txikiciclo' ekimenaren edizio berri batekin. Donostiako ikastetxeetako 300 ikasle inguru itsas munduan murgilduko dira film laburrei esker. Film labur horiek Aquariumean egingo diren jarduerekin batera proiektatuko dira, gazteen artean itsasoaren ezagutza eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko, gai nagusi gisa zaborrak eta plastikoa ozeanoetan direla. Beti ere gure kolaboratzaileen laguntzarekin, GAEA Elkartea, Azti, Oribay Tours, Navegavela eta PiEupvehu.
CIMASUB 2020ra gonbidatuta zaude. Antzoki Zaharrean izango gaituzu zain azaroaren 19an, 20an eta 21ean, 19: 00etan. Sarrera doan ekitaldi guztietarako, lekua bete arte. Espero dugu egitaraua denon gustukoa izatea...

Iruzkinak
Zure iruzkina idatzi