LASARTE-ORIAko TXIKIZIKLORA joandako ikasleen erantzun bikaina
Sasoeta eta Zumaburuko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 110 ikasleak Txikizikloan izan dira eta interes handia erakutsi dute. Aurkezpena amaitzean egindako galderen kopuruak erakutsi du ikasleek aurretik gelan landu dutela gaia, hilabete batzuk lehenago bidali genien unitate didaktikoari esker.
Aldaketa klimatikoa zen gai nagusia, eta Txikizikloaren helburua da guztien esku dagoela kontzientziatzea hura arintzen eta gure itsaso eta ozeanoak salbatzen laguntzea. Gure ahalegin guztia egiten dugu mezua haurrei helarazteko, REALAren Fundazioaren antolakuntzari eta GAEA Elkartearen ponentziari esker.
Bisitan, gainera, haurrek itsas zaborrekin duten arazoarekin lotutako hainbat film labur proiektatu dituzte.
Luz Víctor Sánchez Sayago (3 minutu) * Gazteentzako promesa lanik onena (Guif saria)
SAVE the oceans Katja Kieslich (3 minutu) * Emakume bideografo onenaren saria (Mater Barco Museo ECOACTIVO saria)
Un mar de Plasticos Enrique Talledo Ruiz (5 minutu) * Lan onena salaketa ekologikoarekin (WETSUITCARE saria)
Bali Alex del Olmo Ramon (4 minutu) * Zilarrezko Barandilla film laburretan
Bestalde, arratsaldean inauguratu dute argazki erakusketa. Ekitaldi horretan Lasarte-Oriako Udaleko kideak izan ditugu, tartean Agustin Valdivia alkatea, Kulturako arduradunak eta danok Kide Elkarteko kideak.
CIMASUBeko argazki onenen erakusketa zabalik egongo da Manuel Lekuonaren kafetegian otsailaren 8tik 26ra, 17:00etatik 20:50etara. Honek munduko itsaspeko hondo guztietatik garraiatuko gaitu eta espezie bitxi eta deigarrienak erakutsiko dizkigu.

Iruzkinak
Zure iruzkina idatzi